2009/10/13

Pirinioetako Irteeria (Urriak 10-11-12)

Bueltan naiz, zertxobait busti arren eta eguzki goxoari irribarre egin ostian, zubi politx honen laburpena eitxeko prest nao.

Urriak 10, larunbata
Goizeko 05:30 ak Elgoibarko plazan, 45 lagun logalearekin borrokan, eta 10 bat egunkari beraien multzoetatik kanpo daude. Autobusera igo, eta loak hartu gaitu pixkanaka-pixkanaka, aurretik ordea, Zarautzen lagun berri bat jaso dugu. Berria egunkarian irteeraren berri jaso zuen eta plana gustatu zitzaionez gurekin bat egin du.

Orduak joan hala, Frantziako autopistan barrena goaz Aran bailarara bidean. Jendea esnatzen doa, Vielha inguruan gaudela eta hemendik tunela igaro ostean, Ribagorza bailaran sartu gara Benasque helmuga-toki dugularik. Eguraldia nahiko triste dago, hodei mardulek inguruko paraje ederrak estaltzen dituzte baina hegoaldera egin hala, eguzkia nagusitzen da.

Benasquen autobusetik jaitsi eta bi orduko epea dugu zertxobait jan eta herria ezagutzeko. Benasque herri polita da, harrizko etxe eta arbelezko teilatuek osatzen dutena, eta oso atsegina da bertako kaleetan paseatzea. Barrabes dendan sartu-irten bat egin ostean, bazkaltzeko taberna eta txoko ezberdinetan sakabanatu gara.

Ordu biak aldera berriz ere autobusa hartu, eta haranean gora egin dugu 3 kilometro inguru. Hemen, botak jantzi eta motxilak bizkarreratu, prest gaude iada 3 eguneko mendi-irteerari ekiteko.

Eguraldia ez dugu lagun Estoseko haranean gora goazen einean, inguruko mendiak ez baititugu ikusten behelainoaren erruz. Inguruko basoak ordea edertuta daude, udazken koloreak nagusi dira eta kolore mota guztiak agertzen dituzte zuhaitzetako hostoek.



Bi orduren buruan heldu gara denok Estoseko aterpetxera. Gelak banatu, eta erropak aldatu ostean, kanpoan euria nagusi denez, barruan gaude afalorduaren zai. Afaria ateratzean, aurpegiak poztu eta tripa betetzeari ekin diogu. Ondoren, poliki-poliki jendea oheratzen joan da, eta hurrengo egunaren zain loak hartu gaitu, aurrez gelako pare bat armiarma akabatu eta ohe-"burruka" bat izan dugularik.


Urriak 11, igandea
07:00 alarmak pipipipipi...Esnatu eta gosaltzera. 08:30ak dira eta abian jarri gara, Chistauko lepora bidean. Eguraldiak ez du zabalgunerik erakusten eta hodeiek edozein mendi tontor estaltzen dute gure inguruan. Ordu eta laurden ibiltzen ibili eta nagiak kendu ostean, heldu gara lepora eta taldeko gainontzekoen zain gaude, haize gogorrak saihestu nahian.

Talde argazkia Estoseko aterpetxean
Estoseko haranean zehar gora, lepora bidean
Chistauko lepoa hurrunean, paraje ederrak inguruan
Lepora bidean, azken aldapetan gora

Pixkanaka-pixkanaka batu gara denok 2.595 metrotan dagoen lepoan. 7 pertsonak mendi tontor baten bila joateko gogoa erakutsi eta aurrera jarraitu dugu Pico de los Veteranos-era bidean. Gainontzekoek behera egin dute Biadoseko aterpetxera bidean, ondoren, bertatik bueltaxka bat emateko.

Chistauko lepoan, Aitorren hitz jakitunei arretaz entzuten
Mendi tontorrera doan taldetxoa
Biados inguruetako parajeak, ibiltzeko paregabeak
Chistauko portutik beheranzko bidea, Bachimalako mazizorantz

Gora goazenok erritmo ona hartu dugu eta poliki-poliki kresterian sartu gara. Eguraldiak ez digu 30 metro baino gehiagora ikusten uzten, baina poliki-poliki eguzki-izpi batzuk agertzen hasten dira. Igotzen goazela, gure gaurko altuera garaiena ikusi dugu eta eskuak jarri beharreko arista bat igaro ostean, tontorrean gaude. Argazki pare bat atera, eta berriz ere behera, lepoko haize gogorrak euriari paso eman baitio.

Tontorrera bidean, eguzkia ikusi nahian
Pico de los Veteranos (3.125m)
Eguraldi tristetik pozgarriagora bidean
Añes Cruzes haranean behera, Posets-Espadas mendilerroa gainean daukagularik

Arratsaldean denok Biadoseko aterpetxean elkartu gara. Mendialdean izandako eguraldia ezin daiteke ezberdindu hemen daukagunarekin. Eguzkia eta tenperatura oso atseginak, eta horrez gain, paisaia ikusgarriak. Bertan daude, Posets mazizoko mendi gehienak ikusgai.

Biadoseko aterpetxetik ikusgai dauden parajeak

Dutxa bero bat hartu ostean, garagardo festa modukoa antolatu da aterpetxearen kanpokaldean, afalorduaren zain denbora igarotzeko asmotan edo...

Mendi taldea edo Oktoberfest-etik bueltan datorren lagun taldea?


Taldeko argazkia (jendea falta da)

Estoseko aterpetxean izandako afari goxoak, Biadosekoari pasu eman dio eta oso ondo afaldu dugu. Afalosten, iluntze polit batekin gaua agertu zaigu eta horrek ohealdera bultzatu gaitu. Gaurkoan orkesta sinfonikoa nagusi da logeletan, eta batzuek solista papera ere har
tua dute.

Afaldu aurreko berriketaldia, bista ikusgarriekin

Posets-eko mazizoa, eguzkiaren azken izpiekin

Afalostean, berriketaldia


Urriak 12, astelehena
06:45 pipipipi... Gosaltzera eta zortziretarako denok martxan ga
ude Puerto de la Pez-era bidean. Hasiera batean batzuk azkarrago ekin diogu bideari, mendi tontor batera igo nahian... Bidean aurrera egin hala eguraldia oso itxia dago, euria eta haize bortitza. Hau ikusirik, lepora igo eta autobuserako bidea hartzea hitzartu dugu.

Puerto de la Pez-era bidean

Leporako bidea taldeka igo dugu, erritmo ezberdinak baitaude eta egural
diak asko baldintzatu gaitu. Puerto de la Pez-era iristean, 2.451 metroko altueran, haizea ikaragarria da eta kontu handiz jaitsierako bidea hartu dugu ibar glaziar eseki batean sartuz. Harriak oso labainak daude eta eguraldia nahiko petrala den arren behera goaz. Erorketa dexente izan diren arren, gehienak ipurdikoak izan dira, baten bat muturrez aurrera erori bada ere.

Puerto de la Pez-etik beherako haran glaziarra

Poliki-poliki, eguraldia hobetu hala, basoan sartu gara eta perretxiko zale asko bertan gelditu badira ere, gainontzekook autobusera jo dugu blai eginda geneuzkan erropak aldatzeko asmoz. Azkena iristearekin batera eta tripak zertxobait bete ostean, autobusa martxan jarri, eta bueltako bideari ekin diogu.

Pont du Pratera bidean, basoan sartu aurretik

Biarritz eta Biriatou inguruan auto-ilarak izan ditugun arren, eta zarauztarra autopistako ordainlekuan utzi ostean, bederatziak inguruan iritsi gara Elgoibarrera denok sanu eta salbu.

Autopistako auto-ilarak, Biarritzen

No hay comentarios:

Publicar un comentario