2011/12/06

Morkaikotarrak Taillonen

Astebukaera honetan, ostiralian botatako elur apurrak aprobetxatzeko aukeria izan genduan, neronek eta anoetako bi lagunek. Hiruron artian furgoneta bete, eta Gavarnie ingurura juatia pentsatu genduan astebukaera pasa.

Iluntzian ein genduan bidaixan ostian, Col de Tentes lepora arte ixo ginan, errepidia elur-kapa fin batekin zauan arren. Eguraldixa nahiko estalitxa zauan eta ez genduan inguruko ezer ikusten.


Larunbat goiza etorri zan eta eguna lainotuta atera bazan ere, goruntz abiatzia pentsatu genduan. Taillonerantz jotzia zan gure asmua eta halaxe ein genduan.


Gora jun hala, eta hasierako elur eskasixa ikusitxa, poztasuna etorri jakun elur-maila handitzen zixelako eta pixkanaka harrixak ere estalitxa agertzen zialako. Sarradets-eko aterpetxera iritsi hala, Tailloneko ipar glaziarra eta Gavarnieko zirkua hasi zian agertzen gure aurrian: Astazous, Marboré, Ur-jausiko tontorrak, Casco... ikuspegi paregabia egixa esan, elurrez estalitxa ikusgarrixa!



Bidian aurrera ginduazen, Errolanen Arrailara bidian (Brecha de Roland) eta eguzkixa zertxobait estalitxa egon arren, egualdixa hobetzen ari zan.


Behin Bretxa pasata, elur gogorra aurkitxu genduan, goialdian haiziak gogor jotzen baitzaban, eta hori dela eta, kranpoiak jarri genitxuan. Azkenian tontorrera Erlantz (argazkixan) bakarrik ailegau zan, baina hiruron tontor bezela hartu genduan, azken finian zer da ba laguntasuna?


Jaitsieran elur edarra hartu genduan toki batzuetan eta emoziuak jota argazkixak ateratzia ahiztu jakun.

Behin furgonetara itzulitxa, eta bazkarixa prestatzen ari ginala, sorpresatxo bat auki genduan. Leo, Amaia eta txikixa agertu jakuzen parkinian. Berriketalditxo baten ostian, hurrengo egunian (igandia) Leo ixoko zalakuan gelditxu zan.

Gauian berriz, afaldu berritxan furgoneta batek bozinia jo zaban. Kanpora atera eta hala, Lasku eta Txirios agertu jakuzen. 3 furgoneta/kotxe parkinian eta hoietako bitxan morkaikotarrak geunden, kasualidadia ote?

Baina hori gutxi balitz, igande goizian esnatu eta beste sorpresa bat. Leo, Lasku eta Txirios eskixak janzten ikustiaz gain, Zubi eta Maite ere hortxe daoz gora juteko prest! 6 morkaikotar Tenteseko lepuan, hau kasualidadia da bai!

Azkenian, bostak batera Taillonerantz abiatu zian, eta guk berriz (Erlantz Cascora jun zan bakarrik), juan zan egunian "ein" genduanez, palatxo edar batzuk bilatu genitxuan jaitsierako elurrakin disfrutatzeko.


Eguna bukatzeko, Leok segitxuan ixo eta jaitsi zabanez, eta Zubi eta Maite zertxobait geixao ibili zianez mendixan, Txirios eta Laskukin argazkixa atera eta itzulerako bidia hartu genduan Elgoibarrera bidian. Eta holaxe, sorpresaz beteriko astebukaeria izan zan, elur ona hartu eta tenporadia estrenatzeko emozioz betia.



eta oin, aber elurra eitxen daban...

No hay comentarios:

Publicar un comentario