2011/12/06

Morkaikotarrak Taillonen

Astebukaera honetan, ostiralian botatako elur apurrak aprobetxatzeko aukeria izan genduan, neronek eta anoetako bi lagunek. Hiruron artian furgoneta bete, eta Gavarnie ingurura juatia pentsatu genduan astebukaera pasa.

Iluntzian ein genduan bidaixan ostian, Col de Tentes lepora arte ixo ginan, errepidia elur-kapa fin batekin zauan arren. Eguraldixa nahiko estalitxa zauan eta ez genduan inguruko ezer ikusten.


Larunbat goiza etorri zan eta eguna lainotuta atera bazan ere, goruntz abiatzia pentsatu genduan. Taillonerantz jotzia zan gure asmua eta halaxe ein genduan.


Gora jun hala, eta hasierako elur eskasixa ikusitxa, poztasuna etorri jakun elur-maila handitzen zixelako eta pixkanaka harrixak ere estalitxa agertzen zialako. Sarradets-eko aterpetxera iritsi hala, Tailloneko ipar glaziarra eta Gavarnieko zirkua hasi zian agertzen gure aurrian: Astazous, Marboré, Ur-jausiko tontorrak, Casco... ikuspegi paregabia egixa esan, elurrez estalitxa ikusgarrixa!



Bidian aurrera ginduazen, Errolanen Arrailara bidian (Brecha de Roland) eta eguzkixa zertxobait estalitxa egon arren, egualdixa hobetzen ari zan.


Behin Bretxa pasata, elur gogorra aurkitxu genduan, goialdian haiziak gogor jotzen baitzaban, eta hori dela eta, kranpoiak jarri genitxuan. Azkenian tontorrera Erlantz (argazkixan) bakarrik ailegau zan, baina hiruron tontor bezela hartu genduan, azken finian zer da ba laguntasuna?


Jaitsieran elur edarra hartu genduan toki batzuetan eta emoziuak jota argazkixak ateratzia ahiztu jakun.

Behin furgonetara itzulitxa, eta bazkarixa prestatzen ari ginala, sorpresatxo bat auki genduan. Leo, Amaia eta txikixa agertu jakuzen parkinian. Berriketalditxo baten ostian, hurrengo egunian (igandia) Leo ixoko zalakuan gelditxu zan.

Gauian berriz, afaldu berritxan furgoneta batek bozinia jo zaban. Kanpora atera eta hala, Lasku eta Txirios agertu jakuzen. 3 furgoneta/kotxe parkinian eta hoietako bitxan morkaikotarrak geunden, kasualidadia ote?

Baina hori gutxi balitz, igande goizian esnatu eta beste sorpresa bat. Leo, Lasku eta Txirios eskixak janzten ikustiaz gain, Zubi eta Maite ere hortxe daoz gora juteko prest! 6 morkaikotar Tenteseko lepuan, hau kasualidadia da bai!

Azkenian, bostak batera Taillonerantz abiatu zian, eta guk berriz (Erlantz Cascora jun zan bakarrik), juan zan egunian "ein" genduanez, palatxo edar batzuk bilatu genitxuan jaitsierako elurrakin disfrutatzeko.


Eguna bukatzeko, Leok segitxuan ixo eta jaitsi zabanez, eta Zubi eta Maite zertxobait geixao ibili zianez mendixan, Txirios eta Laskukin argazkixa atera eta itzulerako bidia hartu genduan Elgoibarrera bidian. Eta holaxe, sorpresaz beteriko astebukaeria izan zan, elur ona hartu eta tenporadia estrenatzeko emozioz betia.



eta oin, aber elurra eitxen daban...

2011/06/01

Gailurra ez danian garrantzitsuena

Denboria da bloga berritxu gabe dakatela eta, azterketak igaro ostian, sarreratxo bat gehitzia ez da soberan egongo. Gaurkuan, egun hauetan pil-pilian dauan gai baten inguruan berba itxia pentsau dot, baina nere iritzixa eman biarrian, mendizaletasunan inguruan asko dakixan aditu baten iritzixa luzaratuko dizuet.

Sebastián Álvaro da ondorengo lerro hauek idatzi ditxuana, eta askori ezaguna eingo jatzue Espainiako Telebista Publikuan urte askuan egon zan programa baten sortzailia izan baitzan: Al Filo de lo Imposible. Gaur egun, programa honek jarraipena dauka baina zuzendaritza zein programa beraren estiloa asko aldatu da, benetako Al Filo zanetik dexente urrunduz.

Textua gazteleraz dago eta El Pais egunkariaren editorialean agertu zan duela egun gutxi batzuk:


Se está acabando la temporada de escalada en el Himalaya. En apenas unos días los vientos monzónicos anegarán de nieve las montañas y entonces los alpinistas marcharán. Nuevamente los medios de comunicación se han hecho eco de conflictos, rescates y tragedias. Y, nuevamente, las críticas a los alpinistas han sido duras. El dueño de Patagonian Brothers ha sido contundente al señalar que algunos españoles "no vienen suficientemente preparados y luego tenemos que ser los demás los que les sacamos del apuro. Tienen que ser conscientes de que ayer cerca de 40 personas pusieron sus vidas en riesgo para salvarlos. Y eso no puede pasar un año tras otro. Si no están preparados que se retiren o se dediquen a otra cosa".

Pasando por alto el exabrupto de un "negociante" del Everest, culpable de algunos de los males que critica, no deja de poner el dedo en la llaga. Hasta no hace mucho tiempo eran los alpinistas españoles los que participábamos en las labores de rescate, mientras ahora son rescatados. Fueron los hermanos argentinos Benegas y el guía Matías Erroz los que ayudaron a poner a salvo a Manuel González, que pasó una noche maltrecho a unos 8.000 m. de altitud mientras su grupo ya se encontraba de bajada. Luego un helicóptero subió al Valle del Silencio y lo trasladó a Katmandú. También Juanito Oiarzabal sufrió una fuerte deshidratación y algunos más de esta heterogénea expedición bajaban con edemas pulmonares y congelaciones. Siendo bruscamente sincero, el resumen es un desastre en toda la regla. Toda la lectura de lo sucedido, en el Everest y en el Lhotse, me hace renegar de esta clase de montañismo, que ha transformado el Everest en un circo, en una feria de las vanidades tan alejada de la verdadera ética y soledad de las montañas. Desde luego que hay una parte de la actividad que hacemos que convive con el riesgo y que, en determinados momentos, depende del azar. Pero estoy seguro de que sin el circo mediático, sin casi mil personas en el campo base, sin más montañeros que los serpas encargados de hacer todo el trabajo, no pasarían muchos de estos accidentes.

El verdadero problema reside en que hay muchas personas donde no deberían estar, que algunos se fijan objetivos por encima de sus posibilidades y que otros consideran una "obligación" ir al Everest, cuando debería ser una pasión. Y porque unos pocos han decido hacer negocio de algo que debería ser patrimonio de todos y donde se debería entrar casi de puntillas, como en un templo. Doy gracias porque pude conocer el Valle del Silencio cuando hacía honor a su nombre. Y los alpinistas también.

Sebastián Álvaro

Everest-Lhotseko ikuspegia hego-mendebaldetik


2011/03/07

Petter Northug, indarra eta adorea

Egun hauetan Iraupen Eskiko (Esquí de fondo) Munduko Txapelketa ari da jokatzen Oslon (Norvegian). Ondorengo bideo honetan bertan izan den lasterketa ederrenetako baten amaiera ikus daiteke, mutilen 4x10km erreleboen lasterketa hain zuzen.

Irabazle suertatzen den Petter Northug handiak 2010eko Vancouverreko Neguko Joku Olinpikoetan 4 domina irabazi zituen: bi urrezko, zilarrezko bat eta brontzezko beste bat. Aurten Oslon berriz, 5. domina eskuratu berri du proba honetan (3 urrezko eta 2 zilarrezko).

Gozatu!


2011/02/04

Denbora geologikoaren handitasuna urte bakarrean

Hasteko, urte berri on guztioi! Azkenengo sarreran Katla sumendixari buruz hitz egingo nabala esan arren, beranduagorako utziko det.


Gaurkuan omenaldi erako bat eitxia nahi diot lagun on bati, berakin elkartzen naizen bakoitzian “badator geologua” esaldixakin ematen dia eta ongi etorrixa. Nik, nola ez, “geologua ez, geografua” erantzuna luzaratzen diot berari, baina hala ere, hurrengo egunian berriz gabiz berdin.


Orain hotzian, geografua edo geologua, ez dira gauza berdinak, baina bai antzekoak, ez? Ezberdintasunak salbu, lurraren historia nolakua dan ohartarazteko aukera eman diate bixek. Aipatutako ideia hau nahiko ezaguna egingo jatzuela pentsatzen dot, baina era xelebre batian adierazten saiatuko naiz.


Geologuek, Lurraren sorrera duela 4.600 milioi urte ezartzen dabe. Bai hori da, milioi urte... 4.600.000.000. Honek ordea, horrela esanda ez digu ezer esaten, duela urte batzuk gertatutako gauzetaz ez baikara gogoratzen askotan. Hortaz, milioika urtetako historia luze eta motel hau urte bakarreko iraupenean laburtzen ahaleginduko naiz.


Eskala honetan, ezagutzen ditxugun arrokarik zaharrenak martxoaren erdialdian sortutakuak dira. Izaki bizidunak, lehen aldiz, itsasoan agertu ziren maiatzian. Lurrazaleko landaretza eta animaliak azaroaren amaieran azaleratu ziren, eta abenduko lehen 4 egunetan zehar, gaur egun dauzkagun ikatz biltegi handiak eratu zituzten zingirak garatzen joan ziren. Dinosaurioak abenduaren erdialdean izan ziren nagusi Lurrean, baina abenduaren 26an desagertu ziren, gutxi gorabehera Alpeen, Andeen edota Himalayako mendikate garaien lehen altxatzearekin batera. Giza itxurako izakien agerpena abenduaren 31ko arratsaldeko momenturen batean eman zen. 31ko gauerdirako minutu bat eta 15 segundu falta zirela, Lurrazaleko izotz-kapela nagusienak hasi ziren urtzen. Erromatarren Inperioak 5 segungu iraun zuen, 11h 59’ 45’’-etatik 11h 59’ 50’’-tara. Kolonek Amerika aurkitu zuren gauerdirako 3 segundu falta zirela, eta Geologia zientzia James Hutton-en idazkiekin jaio zen urte gogoangarri honen azken segundua zertxobait igarota.


Azkenik, nere lagunak, bere azken domina, urte berriko lehen mahatsa mingainakin ikutzen zabanian irabazi zaban.


Amaitzeko, ondorengo irudi hau uzteizuet. Espiral edo kiribil itxurako irudi hau nahiko ezaguna da liburu geologikoetan, garai geologikoak adieraztek. Nik ordea, peontza itxura hartzen diot. Orain bueltaka ari da, baina noiz geldituko da? edota norabidez aldatu? hautsi, meteorito baten kausaz adibidez? Datozen urteetan zehar ikusiko dugu.