2012/02/08

Vostok lakua, iraganera begira

Hiru hamarkada luzetan Antartidan aurkitzen den Vostok lakuan zulatze-lanak burutzen jardun ostean, zientzialari errusiarrek duela gutxi lortu dute lakuaren ur-mailaren oinarrira iristea. Laku hau, izotz-kapelatik 3.800 metro beherago aurkitzen da, eta adituek diotenaren arabera, ziur aski Lurreko ur-masa zahar eta puruena (garbiena) izango da.

Vostok lakua, iraganera begira

Vostok lakuko zulatze-lanak berreraikitzen dituen grafikoa (NATURE).

Vostok lakuko zulatze-lanak berreraikitzen dituen grafikoa (NATURE).

aVostok lakuko zulatze-lanak berreraikitzen dituen grafikoa (NATURE).

Zulatze lanak 1970eko hamarkadan hasi ziren, baina 1996ra arte ez zen lakuaren berri izan. Bi urte beranduago, lakura iristeko 130 metroren faltan, lanak gelditu egin ziren, teknologia eta tresna egokiak behar baitzituzten lakua kutsatu ez zedin. Hori dela eta, zientzialari errusiarrek teknika berri bat landu eta 2003an Antartikako Tratatuko herrialde sinatzaileek proposamena onartu zuten. Hala, duela egun gutxi azken metroak zulatu eta lakuaren ur-mailara heltzea lortu dute, duela 20 milioi urtetatik itxita egon den eremua esploratuz.

Ur-boltsa subglazial (glaziar baten azpian aurkitzen baita) honetara iristearen interesa oso handia izan da, atmosfera zein biosferaren eraginetatik at egon baita aipatutako 20 milioi urtetan. Horregatik, ur-masa zahar zein puruena izan daitekeela pentsatzeaz gain, adituek diote lakuan bizitza forma ezberdinek garatzeko aukera izan dutela, gainontzeko lurrazaleko biologiarekin kontakturik ez baitute izan milioika urtetan. Hori dela eta, termofilo edo extremofiloak diren espeziak (muturreko baldintzetan bizi diren mikroorganismoak) aurkitu daitezkeela uste dute, horrela, mota hauetako espezieak muturreko baldintza hauetara nola egokitu ziren ikertzeko aukera izango dutelarik. Horrez gain, ikerketa hauek paleoklimatologia hobeto ezagutzen lagunduko dute, iraganeko ziklo klimatiko ezberdinak hobekiago ezagutu eta etorkizunean eman daitezkeenak irudikatzeko.


VOSTOK LAKUAREN SEKRETUAK

300 kilometro inguruko luzeera, 50 kilometrotako zabalera eta ia mila metro sakonerarekin (zonalde batzuetan), Vostok lakua likido egoeran dagoen ur-masa geza da, Antartikako kontinentearen erdialdean aurkitzen dena.

15.690 kilometro karratuko azalera dauka, Baikal lakuaren antzekoa (munduko ur geza erreserba nagusia), eta Antartikako izotzaren azpian aurkitzen diren lakuen artean handiena da (ehundik gora ezagutzen dira).

1957. urtean aurkitu zuten zientzialari sobietarrek, eta XX. mendeko aurkikuntza geografiko garrantzitsuenen artean kokatu da. Beranduago, 2005ean, lakuaren erdian irla bat dagoela ezagutu zen, baina momentuz ezin da jakin bertan landare edo animalia bizitzarik dagoen.

Vostok lakua, iraganera begira
Lakuaren profila eta beraren barnean eman daitezkeen prozesuak (ikertzeke daudenak).

Lakuaren profila eta beraren barnean eman daitezkeen prozesuak
(ikertzeke daudenak).



Vostok lakua, iraganera begira
Lakuaren inguruko lurrazalaren topografia, gainean 4.000 metroko
izotz-
kapela izango du.

Lakuaren inguruko lurrazalaren topografia, gainean 4.000 metroko izotz-kapela izango du.

Vostok lakua, iraganera begira
Vostok-eko izotz testigu linealak erakusten dituen iraganeko ziklo
klimatiko
ezberdinen grafikoa. Ikus daitekeenez, karbono dioxido
kopurua zein
tenperaturaren aldaketak bat datoz.
Vostok-eko izotz testigu linealak erakusten dituen iraganeko ziklo klimatiko ezberdinen grafikoa. Ikus daitekeenez, karbono dioxido kopurua zein tenperaturaren aldaketak bat datoz.