2009/09/13

Tourmalet, Tourraren meka baino gehiago

Urtero bezala, eta Tourra ikusteko asmoz ostiral eguerdixan Tourmaleterantz abiatu ginan. Frantziako autopistara atera aurretik ordia Donostian pare bat lagun jaso genitxun. Guztira 5 lagun jun ginan furgoneta baten.

Luz St Sauveur-era iristian konturatu ginan, anbientia zeola ta jende dexente ai zala biltzen. Poliki-poliki goruntz jun ginan, gaina hartu eta pixkat behera ein arte. Errepidetik atera ta pista batian sartu ginan, toki onenan bila. Eta egixa esateko, toki oso ona hartu genduan, La Mongie ikustiaz gain, goruntz zetorren errepide zati guztixa ikusten genualako. Lainua sartuta zeon arren, iluntzen jun hala lainua jaisten jun zan ta ilunabar oso politxa auki genduan, inguruko mendixei argazki paregabiak ateratzeko beta izan genduan.


Gure furgonetatxua 2 gau igarotzeko prest


La Mongie behelainuan menpe

Tourmalet inguruko mendixak iluntzian


Larunbata 11
Hurrengo egunian, nahiko goiz esnatu ginan, beruakin ez baigera oso ondo eruaten, eta horregatik, zortziretarako gosaltzen ginan. Eguneko plana argixa zan, Tourmalet Luzetik igo, bazkarixan pasta kantidade handixak sartu eta arratsaldian lagunak eitxia. Portuan gorenera igotzeko zitxugun 300 metruak igo eta argazki pare bat atera ostian, Luzeraino jaitsi ginan. Botellinak bete eta hanka hotzei berotasuna emateko prest ginan.


Bostok Tourmaleteko aldapa gogorrei ekiteko prest

Bakoitzak bere erritmua hartu zaban, hasieran nahiko batera jun ginan arren. Ikusitxa jendiak nahiko serixo hartu zabala igoeria argazkixak beste momentu baterako utzi eta sufritzia tokau zan. Tourmaletek bi aldietatik nahiko gogorra dan arren, esango nuke hau zertxobait lasaitxoagoa dela, amaiera ez baita beste aldekoa bezain potentea. Hala ere malda handiak ditu eta igoera gogorra da.

Midi de Bigorre, Tourmaleten inguruko presentzia nagusia

Luz Ardiden inguruko mendiak

Bareges herriko malda gogorrenak igaro ostean, deskansotxo moduko baten arnasa hartu eta gorantz jarraitu nuen poliki-poliki erritmo konstante batean igoaz. Eguraldia paregabea zen eta lehengo argazkiak ateratzeko beta izan nuen. Konturatu gabe azkenengo kilometroan sartua nintzen eta hortik gora irribarrea ahoan nuela igo nuen.

Azken kilometrua (%10eko batazbesteko malda)

Ander igoeran guztixan egurra ematen

Eguna joan hala, bost lagunak furgonetan bildu ginen eta pasta platerkada handi bana jan genuen egindako esfortzuaren ordainetan. Arratsaldeko siestatxoa egin ostean, ohartu ginen lagun batzuk beheko errebueltan geneuzkagula eta haiengana jaitsi ginen. Afalostian, bueltatxo bat eman eta goiz sartu ginen lo sakuetan, biharko egun handiaren zain.

Tourmaleteko argazki tipikua egunez ein biarrian, gauez...

La Mongie-ko argiak

Igandia 12
Gaur ere, atzo bezala, eguraldia paregabea da. Esnatu hala, gosaltzeari ekin diogu, gaur ondo gosaldu biar da gainera. Gaurko plana hauxe: Tourmalet St Marie de Campanetik igo, beste pasta platerkada bat jan eta etapia ikusi.

Poliki-poliki hasi gera St Marie de Campaneruntz jaisten, ezin baita azkarrago ibili. Kotxe eta furgoneta asko, kanpin-dendak non-nahi, karabanak ertz guztietan...jende asko dago, inoiz baino gehiago esango nuke.

Behin behan gaudela, urez hornitu eta poliki-poliki bagoaz gorantz, atzo bezala, bakoitza bere erritmoan. Alde honetaik Tourmalet gogorragoa dela esango nuke. Lehenengo kilometroak oso lasaiak dira eta zuhaitz artean joateak freskotasun-puntua ematen dio igoerari. Behin La Mongiera heltzen dauden galerietatik aurrera, aldapa pikoagaoa da eta La Mongien bertan kokatzen dira maldarik handienak. Hori gutxi balitz, hortik gora aldapa nahiko konstantea da gorenera iritsi arte.

Erritmoa ona da, eta jende asko doa gorantz ni bezala. Hemen ez dago adinik, zahar eta gazte, aita eta seme, neska gazte kuadrila bat ere...Oso politxa da holako anbientia ikustia, Tourmalet bakarra da.

La Mongie ingurura iritsi hala, jende gehiago agertzen da leku guztietatik, hortaz, aurpegi ona jarri, bizikletatik altxa eta bagoaz gorantz. Azkenengo 5 kilometroetan sartuta nago dagoeneko, eta Tourmaletek daukan itxura paregabea da. Elgoibartar batzuk ikusi eta beraien animoak eskertu ditut. Beroa egiten du eta izerditan nago, baina iada igaro dut azken kilometroko letrerua.


Goikaldearen itxura, La Mongie-tik ikusita

Azken kilometruan kartela (%9,5eko batazbesteko malda)
Portuan gorenera iristen naola erritmoa bizitu eta iritsi gara. Jende asko dago argazkiak ateratzen eta elkarri zorionak ematen. Argazki pare bat atera eta furgonetara. Hankek atzo eta gaurko nekea igartzen dutela esan didate eta luzaketa batzuk egiten jarri naiz. Lagun batek lo hartu du eta guzti!

Tourmalet (2.115m)

Ander, indar askokin dator gora, atzokoa gutxi irudituko zitzaion

Pasta platerkada, hau bai edarra! Etapa hiruak inguruan pasatze omen da eta adi gaude. Gu gauden tokian bi furgoneta euskaldun daude, eta ohrtu gara telebista daukatela. Hau aprobetxatu beharra dago! Etapa zuzenean ikusi eta iristear daudenean errepidera atera gara, jendetza dago baina lortu dugu gure tokia egitea. Esan beharra dut, anbientia paregabia zala, gainera Iñigo Perona tronpetia jotzen zeon gure albuan. Dantzan ibili ginan ta dana!

Txirrindularixak igarotzen zian einian, animatzia ere tokatzen zan, ta hor ibili ginan ahotsa utzi biarrian oihuka. Nahiko azkar pasa zian, eta gauza gutxi ikusi gendun, baina bueno Tourmaleten xarma etapak erakartzen badu ere, etapia ikustia baino askoz geixao disfrutatzen da bertan daon anbientiakin.


Tropela Tourmaleteko aldapetan gora

Behin errepidia zabalduta zeola ohartu ginanian, prixarik gabe gauzak batzen hasi ginan eta poliki-poliki Tourmaleta atzian utzin gendun etxera bidian. Kolaren bat edo beste aurkitxu gendun arren nahiko ondo juan zan itzulerako bidaia.

Biriatou inguruan aurkitxu gendun kolia

San Juan de Luz inguruak iluntze aldera

Beste astebukaera politx bat buruan gendula itzuli ginan etxera. Urtero bezala, hurrengo urtian ere errepikatzeko asmoz!

1 comentario:

  1. Eñaut! zuek ere egon zinaten Tourrian? gu bebai! urtero juten gera ta. Guk goixan in nahi genun lo, baña Hautacam igo genun aurretik bizikletan, eta 15.00etarako itxita zauan Tourmaleta luz-etik. Ederra girua e? Datorren urtian ia elkar ikusten dogun!

    ainhoa

    ResponderEliminar